XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lesaka, Mendavia, Tafalla, Viana eta Zizur Nagusiko umeentzako liburutegiei eragiten die eta horietako arduradunetako bosti.

Ez dago aldaketarik 1995erako.

Edonola ere, horietako lanposturen bat bete daiteke oposaketa 1995aren barruan egitea lortzen baldin bada.

4. Nafarroako liburutegi publikoen sarearen barruan dira liburutegiok, baina bigarren galderaren erantzunean azaldutako baldintzetan, hitzartutako liburutegiei dagokienean.

Ez, hasiera baten, behintzat.

5. Ume Hezkuntzarako Ikastetxe Publikoen, Lehen mailako Ikasketetarako Ikastetxe Publikoen eta Ume Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako Ikastetxe Publikoen erregelamendu organikoek, orobat Bigarren mailako Hezkuntzako Ikastetxeenek ez dute liburuzainarena aurrikusten, liburuzaintzat liburutegiko lana beste zereginik ez duen ikastetxeko irakasletzat hartzen baldin bada, behintzat.

Irakasleriaren irakasteaz besteko orduen kontura egiten da liburutegiko arreta zentro horietan.

Ikastetxerik gehienak dute eskola liburutegitzat erabiltzeko gune berezi bat eta honako zerbitzu hauekin: liburuen mailegua, zaindutako ikasketak eta taldeko lana egiteko gunea, irakasle baten koordinaziopean eta eskola orduetan.

Irakasleriaren ardura da liburutegiko arreta, berezitasun batzuk dituen arren: Lehen mailako Hezkuntzarako ikastetxetan, talde guztien irakastorduak bete ondoren, bestelako ekintzak burutzeko erabiltzen dira gainerako orduak, horien artean liburutegiko arreta sartzen delarik, kontutan harturik aipatu zeregina Hizkuntzetan edo Gizarte Zientzietan adituak diren irakasle baten edo biren esku geratzearena.

Erdi mailako Ikasketetarako ikastetxeetan, guardiako orduak bete ondoren, irakasleriak badu lanpostuari dagozkion zereginak egiteko aukera, horien artean liburutegiko arreta delarik.

Ikastetxeek bere esku duten garrantzizko baliabidea da liburutegia, baina begibistako dirudi ikasgelako liburutegia sortzeak liburu-fondoen erabilpen arrazoizkoago eta ugariago aukera egiteko ematen duela.

Materialak ikasgelan etengabe izateak, horiekiko harreman zuzenean jartzen ditu ikasleak eta liburuen mailegu eta kontrola egiteko aukera ematen du, liburu bakoitzaren ale gehiago behar direlako arazoa agertzen den arren.

Hau zuri jakinarazten dizut, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduko 180. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 1994ko abenduaren 19an

Hezkuntza eta Kultura Kontseilaria: Jesús Javier Marcotegui Ros.